vendredi 29 juillet 2011

Mehatxu faxista !! Lasarte-Oria.

Lasarte-Oriako alkateak jasotako mehatxu gutuna salatu du Bilduk.
Udaletxera atzo iritsi zen gutunaren mehatxu tonuaren harira, politika egiteko duten "nahia, ilusioa eta erabaki irmoa" berretsi ditu Lasarte-Oriako Bilduk.

Gara, Lasarte-Oria * E.H
Pablo Barrio alkateak atzo jaso zuen gutuneko "hitzen mehatxu tonua" eta agertzen dituen helburu eta asmoak "oso larriak" iruditzen zaizkiela adierazi dute gaur Lasarte-Oriako Bilduko ordezkariek.
Udalean jaso zen gutuna alkateari zuzenduta zegoen, izen itxuraz faltsu batek sinatua eta Gipuzkoako helbide faltsu batetik bidalia, Madrilgo zigilua bazuen ere.
Gaur egin duten agerraldian argi utzi nahi izan dute politika egiteko duten "nahia eta ilusioa" eta emandako pausu guztiak honelako gutunek oztopatuko ez dituztela gehitu dute. Herritar orok bezala, politika egiteko duten eskubidea aldarrikatu dute.
Eskutitza Barriori zuzendua egon arren, "politika ezkertiar eta aurrerakoien hautua egin duen edonoren kontrakoa" dela iritzi diote Lasarte-Oriako Bildukoek.
Azkenik, direna azaltzeko "beldur eta lotsik ez" dutela azpimarratu nahi izan dute eta gauzak beste era batera egiteko aukeran sinesten dutela nabarmendu dute

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire